Mitxelena - Aranburu eta Altuna - Zabala palariak irabazle Ordizian
Bihar Ordizia Hiria sariko finalak jokatu dira Beti Alai pilotalekuan, 17:00etatik aurrera.
Larunbatean jokatutako finalak.Oiangu PE. Santa Ana jaien barruan, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan paleta gomazko finalak jokatu ziren larunbatean. Bi partidak lehiatuak hasi baziren ere, amaierarako partida hautsi zuten garaileek eta emaitza berdinez bukatu ziren.
Bigarren mailan, Mitxelena – Aranburu Oiartzungo bikoteak lortu zuen garaipena 25-14 emaitzarekin Agirresarobe – Lete bikotearen aurka.
Lehenengo mailan berriz, aurreko urteko finaleko galtzaile izan zen Altuna – Zabala Alegiko bikoteak irabazi zuen Loidi – Garcia bikote andoaindarraren aurka, hau ere 25-14 emaitzarekin.
Ordizia Hiria, bihar
Aurtengo denboraldiarekin amaitzeko, bihar, 17:00etan hasita, Beti Alai pilotalekuan Ordizia Hiria txapelketako finalak jokatuko dira. Lau partida izango dira ikusgai.
Lehenik 2016ko gaztetxoen finala jokatuko da. Luken Gorrotxategi eta Oier Goñi bikoteak Harri Pedrosa eta Mikel Zubeldiaren aurka neurtu beharko dituzte indarrak.
Jarraian alebin mailakoen larruzko paletako txapelketa jokatuko da. Harri Goñi eta Inar Aierbek, Ander Pujana eta Danel Gorrotxategi izango dituzte aurkari.
“Txapelketa hauetan aipatzeko Oianguko pilotariek soilik parte hartu dutela. Ume dezente da eta 50 partida inguru jokatu dituzte guztien aurrean, finalerako onenak aukeratu asmoz”.
Senior mailako bi partida izango dira. Paleta larruzko modalitatean Iraola – Elorza bikoteak Gonzalez – Capdeville izango du aurrean. “Herriko bi pilotariren arteko lehiak (Elorza eta Gonzalez) ikusmina piztuko duelakoan gaude”.
Azkenik eta amaitzeko pala motzeko finala izango da. Ibarguren – Agirrezabal Oianguko bikoteak, Errealeko Zumeta – Begiristain bikotearen aurka jokatuko du.













