Xabier Zaldua, laugarren Gipuzkoako aizkolari txapelketan
Atzo Gipuzkoako aizkolari txapelketa jokatu zen Mendaron. Julen Alberdi Txikia IV nagusitu zen. Lau kanaerdikoak, 60 ontzako lau enborrak eta bi oinbikoak 31 minutu eta 35 segundotan ebaki zituen. Bigarren postuan Mikel Larrañaga sailkatu zen, hirugarrenean Eneko Otaño, laugarrenean Zaldua eta bosgarrenean Ugatz Mugertza. Suharri Rodriguez erretiratu egin zen. Zalduak 36 minutu eta 29 segundo behar izan zituen lana bukatzeko.
Argazkia: Arnaitz Rubio/Noticias de Gipuzkoa














