Ezkioko liburutegia itxita egongo da abuztuaren 12tik 31ra
Oporraldiagatik ez du zerbitzurik emango. Irailaren 2an berrireikiko dute.
Ezkioko udal liburutegia itxita egongo da, astelehenetik aurrera, udako oporraldiagatik. Abuztuaren 12tik 31ra, bi egun horiek barne, ez du mailegu edo kontsulta zerbitzurik emango. Gaurko eguna, ostirala, da beraz liburuak hartzeko edo itzultzeko azken eguna. Berriz irailaren 2an irekiko dute, betiko ordutegi berean: astelehen, asteazken eta ostiraletan 17:00etatik 20:00etara.