Txirrindulariak izan dira Amabirjinaren eguneko lehen protagonistak Gabirian
Hirugarren jai egunari ekin diote goizean gabiriarrek. Meza eta gero, Ormaiztegitik Gabiriara arteko txirrindulari igoera egin dute. Arratsaldean haurrentzako ekitaldiak izango dira, eta gauean erromeria Itzal taldearekin. Oraindik San Roke eta San Roke Txiki egunak geratzen dira ospatzeko.
Amabirjinaren eguna da gaur, Gabiriako jaietako hirugarren eguna, eta goizean goizetik dabiltza gabiriarrak jai giroan murgilduta. Andra Mari jaietako hirugarren egunari heldu diote horrela.
Meza izan da hasteko, txistularien emanaldia ondoren, eta azken urteetan ohikoa den bezala, txirrindularitzari eman diote paso gero herritarrek. Egun honetan Ormaiztegitik Gabiriara arteko txirrindu igoera herrikoia egiten da, eta aurten 31. edizioa bete du probak, oso osasuntsu gainera, 51 partaide izan dituelako, eta beste 7 txirrindulari gaztetxo ere bai, Arrondotik gorako tartean. Lasterketaren irabazlea mutiletan Aritz Jauregi Izuskiza izan da, 12 minutu eta 36 segundoko denbora eginda, eta nesketan, Naiara Pegañarikano Agirre, aurretik ere saria irabazitakoa; gaur 16:30eko denbora egin du. Arrondotik gorako tartea egin duten haurren artean Telmo Betegi Sunsansolo izan da irabazlea.
Sari gehiago ere banatu dituzte kirol proba honetan
Gizonezkoak:
1. Aritz Jauregi
2. Edorta Gorostola
Emakumezkoak:
1. Naiara Peñagarikano
2. Maialten Igartzabal
Gainerako sariak:
– 31. sailkatuari saria: Aitzol Osinalde
– Txirrindulari gazteena: Naia Oiarbide
– Txirrindulari zaharrena: Jose Mari Larrañaga
– Merkateittiko tarteko helmuga: Xabi Aldanondo
– Baztarrikako tarteko helmuga: Xabier Amondarain
– Arrondoko tarteko helmuga: Jokin Izagirre
– Arrondonetik Gabiriara, 8 urtez azpiko neska irabazlea: Garazi Zaballos
– Arrondonetik Gabiriara, 8 urtez azpiko mutil irabazlea: Telmo Betegi
– Ormaiztegitik Gabiriara, 14 urtez azpiko neska irabazlea: Larraitz Amundarain
– Ormazitegitik Gabiriara, 8 urtez azpiko mutil irabazlea: Amets Elosegi
Arratsaldean izango du jarraipena jai giroak Gabirian, umeentzako jolas eta mozorro dantzarekin eta bola eta toka txapelketekin. Gauean erromeria izango da Itzal taldearekin, eta gauerditik aurrera, mozorro festa eta lehiaketa. Goizaldean baratxuri zopa banatuko dute.
Biharko San Roke eguna eta etziko San Roke Txiki falta dira oraindik Gabiriako festak amaitzeko.
Abuztuak 16, ostirala, San Roke eguna
11:15. Meza nagusia.
Ondoren. Goruntz dantza taldearen saioa.
19:00. Sagardo dastaketa eta txistor lehiaketa-dastaketa.
18:30. Bola eta toka lehiaketak. Izen-ematea 19:30 arte.
23:00. Kontzertuak: Leihotikan, Tatta&Denso, eta DJ Bull.
Goizaldean, baratzuri-zopa.
Abuztuak 17, larunbata, San Roke Txiki eguna
12:00. Bola, toka eta tiragoma lehiaketak, herritarrentzat.
16:30-19:00. Umeen Eguna, atrakzioak.
19:00. Ardo beltz banaketa.
20:00. Herri afaria, plazan.
Arratsaldean eta gauean, Joselu Anaiak musika taldea.