Hirugarren jai egunari ekin diote goizean gabiriarrek. Meza eta gero, Ormaiztegitik Gabiriara arteko txirrindulari igoera egin dute. Arratsaldean haurrentzako ekitaldiak izango dira, eta gauean erromeria Itzal taldearekin. Oraindik San Roke eta San Roke Txiki egunak geratzen dira ospatzeko.
Herriko gazteek kantatutako bertsoak eta elizako kanpaien hotsek eman zieten hasiera ofiziala Andra Mariei atzo iluntzean. Sagardo eta oilasko hego eta txistorra dastaketak jendetza elkartu zuen herrian. Musikarik ere ez zen falta. Gaur da festetako egun handia.
Irrintzi taldeko kideek meza aurretik dantzatu dute lehenik, parrokian, eta plazan gero. Ohorezko aurreskua ere egin dute plazan. Antxinako Ama txistularien laguntza izan dute.