Ordiziak denboraldi aurreko bigarren partida jokatuko du larunbatean
Ostadarren aurka neurtuko ditu indarrak, Altamiran, 11:00etan. Gizonezkoen Gorengoen Mailan ariko da aurten Ordizia, iaz maila galdu ondoren.
Ordiziako jokalariak entrenamendu batean.Ordizia K.E. Gizonezkoen Gorengoen mailako Ordizia taldeak denboraldi aurreko bigarren partida jokatuko du larunbatean Altamiran, Ostadar taldearen aurka, 11:00etan hasita. Goierriko bost talde lehiatuko dira aurtengo Gorengoen mailan: Ordizia, Ilintxa, Segura, Lazkao eta Idiazabal.
Ordiziako irailaren 12an, 20:00etan, Plaza Nagusian egingo du denboraldi berriko taldeen aurkezpena. Liga, irailaren 22an hasiko da.













