Izaro Olaberrian ikusteko gonbidapenak agortuta
Izaro Andres kantari mallabiarrak kontzertu akustikoa egingo du bihar Olaberriko erabilera anitzeko areto berria estreinatzeko ekitaldian.
Izaro Andres kantari mallabiarrak Olaberrian kantaldia egingo du bihar, hilak 30. 19:30ean hasita, erabilera anitzeko areto berria estreinatzeko antolatu du udalak kontzertua. Cero d’enero diskoaren biran dabil Izaro, eta Goierrira bisita egingo du. 2023an argitaratu zuen Izarok bosgarren disko hori.
Abuztuaren 5ean jarri zituen udalak eskuragarri emanaldia ikustera joateko gonbidapenak –lehentasuna Olaberrian erroldatuek zuten–, eta jakinarazi du gonbidapenik ez dela geratzen.
Erabilera anitzeko areto berria Zezilionea ostatuaren atzealdean eraiki dute, bi urtetako lanen ondoren. Inaugurazio ekitaldia 19:00etan izango da, Izaroren kantaldia 19:30ean hasiko da, eta 20:30ean mokadu bat zerbitzatuko dute.