Legazpiko asteburu mikologikoa prestatzeko bilera egingo dute asteazkenean
Lekanazpi elkarteak egin du deialdia. Urriaren 11n, 12an eta 13an ospatuko dira aurten perretxikoen inguruko ekintzak.

Legazpiko aurtengo asteburu mikologikoa prestatzen hasteko, bilera deitu du Lekanazpi elkarteak datorren asteazkenerako, irailak 4. Bilera Lekanazpin izango da, 19:00etan. Bilera irekia da.
Perretxikoekin zerikusia duten ekintzak urriaren 11ko, 12ko eta 13ko asteburuan egingo dira aurten.