Aitziber Beldarrain legazpiarra da Aldundiko Finantza eta Aurrekontuetako zuzendari nagusi
Itziar Agirrek gidatzen duen Ogasun eta Finantza Departamentuko lantaldeko kidea izango da. Orain arte, Eusko Jaurlaritzako Erakundeen Baliabideetako zuzendari izan da.
Aitziber Beldarrain Robles legazpiarra Gipuzkoako Foru Aldundiko Finantza eta Aurrekontuetako zuzendari nagusi berria da, gaur Diputatuen Kontseiluak Zarautzen egin duen bileran izendatua izan eta gero. Itziar Agirre buru duen Ogasun eta Finantza Departamentuko lantaldeko kidea izango da horrela. Joan den uztailean Eusko Jaurlaritzako Finantza eta Aurrekontuetako sailburuorde izendatu zuten Jose Corchonen ordez hartu du kargu hori.
Aitziber Beldarrain Robles (Bilbo, 1975) Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomian lizentziaduna da, eta Koiunturako eta Sektore Publikoko Ekonomian espezializatuta dago. UNEDeko Zerga Azterketen Institutuan Zuzendaritza Publikoari, Politika Publikoei eta Tributazioari buruzko Masterra egina da, eta Gipuzkoako Bazkundean, Zerga Aholkularien Goi Mailako Ikastaroa ere bai.
Gaur arte, Eusko Jaurlaritzako Erakundeen Baliabideetako zuzendari izan da, 2017an hasita. Aurretik, IKEI aholkularitza enpresan aritu zen. Eusko Jaurlaritzan egindako ibilbide profesionalean, besteak beste, Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoan parte hartu du. Asteazkenean hartuko du bere gain ardura berria, a onartu ondoren.