Agorreko Santikutzetan jaietako zapia janzteko deia egin du Legazpiko Udalak
Zapia salgai dago Kultur Etxean eta Urbeltz pilotalekuan. Jaiak hurrengo astean ospatuko dira, irailaren 13tik 15era.

Aurtengo Agorreko Santikutzak datorren astean ospatuko dira, irailaren 13tik 15era bitartean, eta Legazpiko Udalak jaietako zapia janzteko deia luzatu die herritarrei.
Bi lekutan daude salgai, 2 euroan: Kultur Etxean, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta Urbeltz tabernan.
Santikutz jaietako zapia aurten estreinatu da Legazpin, maiatzean.