Andoni Zubiaurre atezainak Malaysian jokatuko du
Ordiziarra Johor Darul Ta'zin FC taldeko atezaina izango da.
Real Sociedad, Eldense eta Mirandes taldeetan aritu ondoren, Andoni Zubiaurre Ordiziako atezaina Malaysiako Johor Darul Ta’Zim FC taldean ariko da, gaur sare sozial bidez iragarri duenez. 27 urte ditu ordiziarrak. Malaysiako goren mailako taldea da Johor Darul. Hamar aldiz irabazi du Malaysiako Super League Champions (2014-2023). AFC Cup Championsa berriz, behin, 2015ean.