Araman Saguzarren gaua izango dute irailaren 13an
Irailerako ekintza gehiago ere antolatu dituzte: irailaren 14an Erdoyik-P taldearen kontzertua, irailaren 15ean Herniora mendi irteera eta 21ean etxean egindako sagardo lehiaketa.
Irailean lau ekitaldi dituzte programatuta Araman. Lehenengoa, irailaren 13an izango da. Naturtzaindiaren eskutik saguzarren gauaz gozatu ahal izango da, 19:30etik aurrera. Erakusketa eta detekzio jardunaldia izango da. Udaletxean jarri dute hitzordua. Familiei zuzendutako ekitaldia da. Hori bai, euria eginez gero, bertan behera geratuko da.
Hurrengo egunean, irailaren 14an, Aramako ostatuak sustaturik, Erdoyik-P taldearen kontzertua izango da plazan, 19:30ean.
Eta igandean, irailaren 15ean, Herniora joango dira aramarrak. Aramatik oinez joan nahi dutenak 07:00etan abiatuko dira plazatik eta autoz joan nahi dutenak, 09:30ean elkartuko dira udaletxe azpian.
Sagardo lehiaketa
Irailaren 21ean, 11:30ean jokatuko da etxean egindako sagardo lehiaketa. Aurrez izena eman behar da, 686 69 77 15 telefono zenbakira deituta. Partaide bakoitzak mota bereko sei sagardo botila eraman beharko dituzte irailaren 20a baino lehen. Sagardo botilek ez dute inongo etiketa edo identifikaziorik izan behar. Izen ematen duenak txapelketan epaile modura parte hartuko du. Sagardo probaketarako mokadua egongo da. Irabazlearentzat saria egongo da.