Bolak hizpide gaur Aktibatu Legazpi egitasmoan, bihar txangoa eta 'Futbolistok', eta larunbatean, kirola eta puzgarriak plazan
Aktibatu Legazpi udalak herriko kirol klubekin eta beste hainbat eragilerekin martxan jarritako egitasmoa da, eta herritarren ongizatea eta osasuna sustatzea du helburu.
Udalak martxan jarri duen Aktibatu Legazpi egitasmoa aurkezteko aste honetarako antolatu dituen ekintzen barruan, gaur 19:00etan hitzaldia izango da Kultur Etxean bola jokoen inguruan. Ramon Iglesias adituak egingo du hitzaldia, Bola jokoak Legazpin, noiz arte? izenburupean.
Aktibatu Legazpi ekintza sortak bihar izango du jarraipena, 11:00etan Euskal Herria plazatik abiatuta Mirandaola parkera oinez egingo den txangoarekin. Mirandaolan jolasak eta jokoak izango dira, baina eguraldi txarra egiten badu, Urbeltz pilotalekuan egingo dira.
Arratsaldean, Zuhaitz Gurrutxagak Futbolistok bakarrizketa lana eskainiko du Latxartegi aretoan, 20:00etan. Sarrerak 10 euro balio du, eta dagoeneko erosi daitezke latxartegisarrera.sacatuentrada.es webgunean.
Aste honetako programazioa ixteko, festa ospatuko da larunbatean plazan, eta 11:00etan hasita, arku tiraketa, bola jokoa eta xakea praktikatzeko aukeraz gain, puzgarriak ere egongo dira haurrentzat.
Aktibatu Legazpi udalak herriko kirol klubekin eta beste hainbat eragilerekin martxan jarritako egitasmoa da, eta herritarren ongizatea eta osasuna sustatzea du helburu.