Euskara eta kulturartekotasuna egitasmoa aurkeztuko dute gaur Legorretan
Gaur da hitzaldia Ugaro herri eskolan, 17:00etan hasita.
Legorretako Ugaro herri eskolan iazko ikasturtean jarri zuten martxan Euskara eta kulturartekotasuna egitasmoa. Euskararen erabilera eta kontzientziazioa, eta kultura eta hizkuntza desberdinak dituzten herritarren parte-hartzea dira egitasmoaren bi oinarri nagusiak.
Ekimen horren aurkezpena gaur egingo dute Ugaro Herri Ikastetxean 17:00etan. Aurkezpena euskaraz izango da eta aldibereko itzulpena egongo da gaztelaniara. Horretarako, beharrezkoa izango da Telegram aplikazioa instalatuta izatea. Eskolako guraso guztiak bertan parte-hartzera gonbidatuta daude. “Euskaratik kulturartekotasuna eraikitzera goaz”, diote.