Herrigunea trafikoarentzat itxiko dute, etzi
Axari Trail lasterketa dela eta, herriko erdigunea trafikoarentzat itxita egongo da igandean. Autobusak farmazia parean egingo du geldialdia.
Idiazabalgo plazan hasi eta amaituko da Axari Trail. Josune Zarandona Igandean jokatuko den Mikel Garmendiaren omenezko Axari Trail lasterketak hainbat eragin izango ditu trafikoari dagokionean Idiazabalen. Udaletik jakitera eman dutenez, herrigunea itxita egongo da igandean trafikoarentzat. 9:30etan hasi eta lasterketa amaitu bitartean eragingo du herrigunean. Autobusak, aldiz, farmazia parean egingo du geldialdia.













