2024/9/6

Legorretako Osasun Etxea eraberritzen hasiko dira datorren astean

Obrek hiru hilabeteko iraupena izango dela aurreikusten du udalak. Beraz, datorren asteartetik aurrera, osasun etxea jubilatuen elkarteko egoitzan kokatuko da.

Legazpik parte hartuko du igandeko 'Work it out' nazioarteko dantza ikuskizunean

Industria ondarearen garrantzia zabaltzea da ekitaldiaren helburua, eta Mirandaola burdinolan, Txillida Lantokian eta herriko beste hainbat gunetan grabatutako bideo batekin parte hatuko du Legazpik.

BERTSOLARITZA

Goierritar ukituko lehia

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute Eskoriatzan. Hiru bertsolaritatik bat goierritarra izango da. Bi saio egingo dira eskualdean.

Lide Egizala Urteaga

Jose Ignacio Asensio diputatua Ederfil Beckerren bisitan

Ekonomia Zirkularrarekin duen "konpromisoari esker", Espainiako Gobernuaren trantsizio berdera bideratutako deskarbonizazio industrialeko PERTEren lehen jarduera-lerrotik 4,5 milioi euro lortu ditu Legorretako Ederfil Becker kooperatibak.

Kontzentrazioa

Errekabeltzeko erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute Zaldibian

Kargu publiko hainbatek, Ahal Dugu eta EH Bildu alderdi politikoetako ordezkariek, Naturkon koordinakundekoek eta hamarnaka herritarrek parte hartu dute 'Aralarren alde, erasorik ez!' lemapean egin den salaketa bilkuran.

Iñaki Gurrutxaga
Txirrindularitza
JOSEBA ALBISUA. Txirrindularia

«GPSa erabiltzen dugun arren, probetan denetik gertatzen da»

Joseba Albisuak (Zumarraga, 1970) iraupen luzeko mendiko bizikleta probetan parte hartzen du. Madriletik Lisboara joan da eta Italian eta Kanadan aste beteko probetan parte hartu du.

txirrindularitza

Emakumeen Gipuzkoako Itzuliko bigarren etapa, bihar Ordizian

Itzulia gaur hasiko da Urnietan eta etzi amaitu Elgoibarren. Ordiziako etapa 15:30ean hasiko da Gudarien etorbidetik. Olatz eta Eguzkiñe Romaratezabala eta Arene Perez goierritarrak ariko dira.

BERTSOLARITZA

Goierriko Bertso Eskolan izena emateko epea zabaldu dute

Haur, gazte zein helduei zuzendutako taldeak osatzeko helburua dute. Hilaren 23ra arte eman daiteke izena.

Iñaki Gurrutxaga

Legazpiko kultura elkarteek hasi dute ikasturtea

Marrazketa, egur lanketa, eskulan, puntu eta josteko lan txikien ikastaroak eta buztingintza dira ikasturte berriko eskaintzak. Izena emateko epeak irekita edo irekitzear dituzte. Sustraiak eta Korosti dantza taldeetan ere eman daiteke izena.

Axari Trail

Herrigunea trafikoarentzat itxiko dute, etzi

Axari Trail lasterketa dela eta, herriko erdigunea trafikoarentzat itxita egongo da igandean. Autobusak farmazia parean egingo du geldialdia.

Futbola

Bertako igogailuak saria bihar, Alustiza futbol zelaian

Bertako igogailuak saria Segurako Aizkorri eta Alegiko Intxurre futbol taldeen artean jokatuko dute. Lau partida izango dira guztira, mailaka banatuta.

udako XIX. argazki lehiaketa

Argazkiak bidaltzeko azken astea

Datorren ostiralean, hilaren 13an, bukatuko da GOIERRIKO HITZAren Udako XIX. Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea. Bidali zure argazkia!

Goierriko Hitza
Herri kirolak
Musika
KULTUR AGENDA

Asteburuan Goierrin zer?

Ordiziako Euskal Jaiak, Igartzako eta Lierniko jaiak, Igartzako Dantzarien Eguna, urteurren ospakizunak, antzerkiak, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus Goierriko agenda albistean.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa