Xabier Zalduak euskal pentatloiko kanporaketan parte hartuko du bihar, Azpeitian
Bihar (larunbata), 18:00etan, euskal pentatloiko kanporaketa jokatuko da Azpeitiko zezen plazan. Hamabi kirolarik parte hartuko dute eta horien artean Xabier Zaldua zumarragarra izango da. Zaldua beteranoena da, 46 urterekin. Gainontzeko hamaika kirolariak Andoni Iruretagoiena, Xabat Olaizola, Ioritz Gisasola, Aritz Irazabal, Julen Kañamares, Beñat Amade, Ander Altuna, Beñat Telleria, Daniel España, Jon Bengoetxea eta Iker Goldarazena dira. Lehen sei sailkatuek finalerako txartela lortuko dute. Sarrerek 20 euro balio dute eta Azpeitiko Mendizabal erretegian jarri dituzte salgai. Egunean bertan ere salduko dira, zezen plazan, 16:30etik aurrera. 16 urtetik azpikoak doan sartuko dira. Finala irailaren 21ean jokatuko da, 22:00etan, toki berean.