Emaneurre Euskarari eguna martxan da Ordizian
Euskal Jaiei hasiera eman diete gazteek goizean, herri kirol norgehiagorekin. Herri bazkarian elkartuko dira gero, pilotalekuan, 350 lagun.
Emaneurre Euskarari! leloarekin, Ordiziako Euskal Jaiei hasiera eman diete gaur goizean herriko gazteek, herri kirol norgehiagoka jendetsu bezain ikusgarriarekin. Hogei talde lehiatu dira Barandiaran plazan egunari hasiera emateko, eta herri bazkarian elkartuko dira gero pilotalekuan.
Herri kirol lehiaketan harria jasotzen, txingak eramaten, trontzan, korrikan, zakua eramaten, koxkolak biltzen eta ergometroarekin arraunean hardun dute kuadrillek, eta norgehiagokak iraun duen bitartean, Goierriko Bertso Eskolako gazteak bertsotan entzun dira.
Herri bazkariaren ondoren entzungo dira berriz ere bertsoak. Pilotalekuan izango da bazkaria, eta bertan 350 lagun elkartuko dira. Bazkalondoan izango da berriz ere bertsolarien txanda, eta omenaldi bat ere egingo dute. Iparraldeko Azterketak Euskaraz kolektiboa omenduko dute.