Urnietan atzo hasi eta bihar Elgoibar amaituko den emakumezkoen itzuliak, Ordizian jokatu du gaur arratsaldean bigarren etapa. Veronica Natalie Revelo doa lider. Kadeteetan, Alejandra Neirak irabazi du, eta bera da liderra sailkapen orokorrean.
Zumarraga-Urretxu txapelketa jokatzen ari da Argixaon. Goizean emakumezkoak aritu dira, eta Bergarak irabazi dio Urolari, eta arratsaldean, Ilintxa eta Anaitasuna izan ditu aurkari etxeko taldeak, eta Urola bera izan da garailea.
Legapziko musika taldeak 200 lagun elkartu ditu Azokan 60. urtemuga ospatzeko. Sacalfi taldearen emanaldiak itxiko du gaurko festa, 19:00etan plazan egingo duen emanaldiarekin
Kofradiako kideek 18. emanaldia egin dute gaur eguerdian Beasainen, bertako kaleak eta Igartza Monumento Multzoko inguruak euskal dantzaz eta doinuz beteta. 115 partaide inguru izan dira. Bazkarian elkartu dira guztiak ondoren, eta bazkalondoan, ohorezko kofradiakide izendatuko dute Mikel Sarriegi dantzaria eta dantza maisua.
Euskal Jaiei hasiera eman diete gazteek goizean, herri kirol norgehiagorekin. Herri bazkarian elkartuko dira gero, pilotalekuan, 350 lagun.