Leire Almenak irabazi du Gipuzkoako Itzuliaren Ordiziako etapa
Urnietan atzo hasi eta bihar Elgoibar amaituko den emakumezkoen itzuliak, Ordizian jokatu du gaur arratsaldean bigarren etapa. Veronica Natalie Revelo doa lider. Kadeteetan, Alejandra Neirak irabazi du, eta bera da liderra sailkapen orokorrean.
Gipuzkoako Emakumezkoen txirrindulari Itzuliaren bigarren etapa Ordizian jokatu da gaur, eta MERU taldeko Leire Almenak irabazi du. Junior mailan, Almena bera izan da lehena. Lehen gipuzkoarra, aldiz, Andoaingo Txirrindulari Eskolako Irati Aranguren izan da.
Itzulia atzo hasi zen Urnietan, erlojuaren kontrako probarekin, eta Ordizian izan da gaur bigarren etapa. Txirrindulariak, junior, 23 urtez azpiko eta elite mailetako 14 taldeetan banatuta, 15:30ean abiatu dira Ordiziatik, eta lehenak 2.15:15eko denbora eginda iritsi dira helmugara, 85 kilometroko ibilbidea egin eta gero. Lehen bost sailkatuek denbora bera egin dute: Almenaren ondoren, Irati Aranguren, Veronica Natalie Revelo, Irene Moreno eta Ayala Serrano sailkatu dira.
Bigarren saio honen ondoren, Matos taldeko Veronica Natalie Revelo da liderra sailkapen orokorrean, eta juniorretan, Meru taldeko Irene Moreno. Lehen gipuzkoarra, berriz, Ayala Serrano da. Tenerife Bike Point da lehen taldea.
Kadeteetan, Alejandra Neira
Itzulian, kadeteak ere ari dira lehian. Horiek, 16 taldeetan banatuta, 16:50ean abiatu dira, eta 34 kilometro bidea egin dute. Etapako irabazlea Galiziako selekzioko Alejandra Neira izan da 52:33ko denborarekin. Atzetik sailkatu dira Clara De La Roca, Naxara Odriozola, Ane Zubeldia eta Maixa Odriozola.
Sailkapen orokorrean Neira bera da lehenengoa, eta lehen beasaindarra, ZU-K taldeko Naxara Odriozola da.
Bihar jokatu hirugarren eta azken etapa, Elgoibarren.