Urolak ohiko lore eskaintza egin dio Antioko amabirjinari
Zumarraga-Urretxu txapelketa jokatzen ari da Argixaon. Goizean emakumezkoak aritu dira, eta Bergarak irabazi dio Urolari, eta arratsaldean, Ilintxa eta Anaitasuna izan ditu aurkari etxeko taldeak, eta Urola bera izan da garailea.
Urola futbol klubak antolatuta, Zumarraga-Urretxu txapelketa da jokoan gaur Argixaon. Goizean hasi dira partidak, eta eguerdiko ohiko lore eskaintzaren ondoren, arratsaldean izango jarraipena txapelketak.
Goizeko saioan Urola eta Bergarako klubetako emakumezkoak neurtu dira, eta partida 2-2 berdinduta amaitu eta gero, bergararrak gailendu dira penaltien tandan, 1-3ko emaitzarekin.
Eguerdian, Antioko amabirjinari ohiko lore eskaintza egin diote Urolako bi talde nagusietako jokalariek, zuzendaritzako kideek eta Zumarragako Udaleko ordezkariek.
Urretxu-Zumarraga txapelketak arratsaldean izan du segida, gizonezkoen partidekin. Ilintxa, Anaitasuna eta Urolaren artean jokatu dute txapelketa, eta Urola izan zendagarailea. Anaitasuna bigarren geratu da, eta Ilintxa hirugarrena: Ilintxa-Anaitasuna (1-1) , 17:30ean Urola-Anaitasuna (0-0), eta 18:30ean Urola-Ilintxa (3-0).