Arantzazuko pelegrinazioaren egunean, 50-bat legazpiar oinez joan dira menditik
Irailaren 8a da, legazpiarrek Aantzazura egin ohi duten erromesaldiaren eguna. Asko, oinez joaten dira, menditik.
Legazpitik Arantzazura egiten den pelegrinazioaren eguna da gaur, irailaren 8a. Ohi bezala, legazpiar talde bat oinez joan da gaur ere, menditik zehar. Udalak Udanara joateko jarritako autobusean 20 joan dira, handik gora, Jaondo, Katabera eta Biozkornia igaro ondoren, Arantzazu aldera behera egiteko. Bidean beste 30-bat lagun elkartu zaizkie, Agirreburualde eta Lete familiako kideak. Bidean hamaiketakoa egiteko geldialdia egin dute, eta udalak eskainitako salda eta txorixoa jateko aukera izan dute mendizaleek, ardo baso batez lagunduta.
Arantzazura iritsitakoan, txistulariak zituzten harrera egiteko. Han, eguerdiko mezarako udalak jarritako beste autobusean joandako herritarrekin elkartu dira. Beran bazkaldu ondoren, arratsaldean itzuliko dira gehienak.