Mokela taldeak irabazi zuen Emaneurre Euskarari eguneko herri kirol norgehiagoka
Euskal jaie hasiera eman zien ekitaldian hogei talde elkartu ziren atzo Barandiaran plazan. Bazkaltzeko 350 lagun ziren,
Mokela taldeak irabazi zuen atzo Emaneurre Euskarari egunaren barruan Ordiziako Barandiaran plazan egin zuten herri kirol norgehiagokan. Talde saiatuenaren saria Atzegirentzat izan da eta sokatira proba irabazi zuena, Gigantes de Tudela taldea.
Hogei talde aritu ziren lehian, honako ariketa hauek egiten: harria jasotzen, txingak eramaten, trontzan, korrikan, zakua eramaten, koxkolak biltzen eta ergometroarekin arraunean. Goierriko Bertso Eskolako gazteak ere entzun ziren bertsotan herri kirol festa horretan.
Herri bazkarian elkartu ziren gero festari jarraipena emateko. Pilotalekuan izan zuten bazkaria, eta 350 pertsona inguru bildu ziren bertara.