Olagi sagardotegia omendu dute Donostiako Sagardo Egunean
2024n 65 urte egin dituzten edota sagardogintza lanak utzi dituzten sagardogileak omendu dituzte, eta tartean izan da Altzagako Olagi sagardotegia.

Donostian larunbatean egin zen Sagardo Egunean, Altzagako Olagi sagardotegia omendu zuen Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak. 2024n 65 urte egin dituzten edota Sagardogintza lanak utzi dituzten Sagardogileak omendu dituzte, eta tartean izan da Olagi sagardotegia.
Elkarteko lehendakari eta juntakideen eskutik jaso zuten oroigarria Maria Jose Arregik eta Jose Antonio Olanok.