Aftersun jaia prest
Ixabe, Yaima Orozco, Ghau eta Sara Zozayaren kontzertuak izango dira larunbatean Ordiziako Oiangu parkean.
Euskal Jaiak borobiltzeko, eta udari agur esateko, Ordiziarrockek Aftersun jaialdia egingo du larunbatean Ordiziako Oiangu parkean. Egun osoko egitaraua antolatu dute, 12:00etan hasita.
Musika guneko egitaraua ondorengoa da:
- 12:00. Dj Necora.
- 13:00. Ixabe.
- 14:00. Dj Necora.
- 15:00. Yaima Orozco.
- 16:00. Dj Necora.
- 17:00. Ghau.
- 18:00. Dj Necora.
- 19:00. Sara Zozaya.
Ekintza osagarri gehiago ere antolatu dituzte: 14:00etan eta 16:00etan, anfibioei buruzko hitzaldiak izango dira, 13:00etatik aurrera eguzki sukaldeak sistema fotoboltaikoaren erakusketa. Jan-edana ere izango da aukeran.
Kontzertuetan erabiliko den argindar guztia energia fotoboltaiko bidez sortua izango da Ekirock gailua erabilita.