Legazpiko Udalak bat egin du haur minbiziaren inguruko kontzientziazio hilabetearekin
Iraila da haur minbiziaren inguruan kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko hilabetea. Udaletxeko balkoian minbizia duten haurren eta gazteen ikur den urre koloreko lazoa jarri dute, eta eraikinaren fatxada argi horiz argiztatuko dute ostiralera arte.
Gaur minbiziaren inguruan kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko hilabetea da iraila, eta Legazpiko Udalak keinu bat egin die minbizia jasaten ari diren edo jasan duten haurrei eta nerabeei, udaletxeko balkoian horien ikurra den urre koloreko lazoa jarrita. Gainera, gaurtik ostiralera arte kolore horiz argiztatuko du eraikinaren fatxada, gauetan.
Gipuzkoan, Aspanogi elkartearen inguruan biltzen dira minbizia duten haurrak eta nerabeak eta horien familiak.