Aipamen eta sari ugari Ordiziako Euskal Jaietako egun nagusian
Asteazkeneroko azokako lau saltzailek aipamen berezia jaso dute, eta barazki, fruta eta hegazti lehiaketetako irabazleek, sariak. Ganadu lehiaketa ere egin da.

Ordiziako Euskal jaietako feria berezian aipamen eta sari ugari banatu dira gaur ere, urtero bezala. Batetik, asteazkeneroko feriako lau saltzailek aitortza jaso dute Plaza Nagusian bertan, eta saria jaso dute, bestalde, feria berezian egin diren barazki, fruta eta hegazti lehiaketetako irabazleek, Barandiaran plazan egindako ekitaldi batean. Garagartza plazan egindako ganadu lehiaketak eta erakusketak ere utzi ditu sarituak.
Ohiko feriako saltzaileen artean, Gabiriako Bekoetxe baserriko Anttoni Murgiondok, Aramako Goikoetxeberriko Maite Zurutuzak, Ibarrako Montes etxeko Patxi Izagirrek eta Arantxa Iparragirrek eta Zeraingo Mendarte baserriko Iñaki eta Jokin Intxaustik jaso dituzte aipamen bereziak, eta sari ekonomiko bat.
Feria bereziko barazki lehiaketan, berriz, Andoaingo Iparragirre baserriko Bejoindeizula elkarteak irabazi du lehen saria, Bizkaiko Arrietako Biortzatxu baserriko Iker Villasanak bigarrena, eta Aretxabaletako Untzilla Ortuko Jose Lonbidek hirugarrena.
Fruta lehiaketan, Hernaniko Zabaloenea baserriko Maddi Iradik jaso du lehen saria, Gabiriako Oñatibitxiko Jose Antonio Elosegik bigarrena, eta Errezilgo Mugarrieta baserriko Simon Aizpuruk hirugarrena.
Euskal oiloaren erakusketa eta lehiaketan, berriz, honako sari hauek banatu dituzte:
Hegazti lotea:
1. saria: Zaldibiako Olano-etxeberri baserriko Jesus Mari Lareki
2. saria: Markina-Xemeingo (Bizkaia) Laparre baserriko Maria Jesus Lejarbi
Oilo beltza:
1. saria: Zarauzko Ondamendi baserriko Jesus Larrañaga
Oilo gorria:
1. saria: Zaldibiako Olano-etxeberri baserriko Jesus Mari Lareki
Lepasoila:
1. saria: Oñatiko Oillade baserriko Josefa Rodriguez
Marraduna:
1. saria: Markina-Xemeingo (Bizkaia) Laparre baserriko Maria Jesus Lejarbi
Zilarra:
1. saria: Markina-Xemeingo (Bizkaia) Laparre baserriko Maria Jesus Lejar
GANADUA
Gipuzkoako Pirenaika Txapelketa
8-12 hilabeteko bigak. 1. Aitor Arana (Urkimendi, Arrasate), 2. Iñaki Alkorta (Garagartza-Gain, Azpeitia), 3. Garikoitz Nazabal (Izarberri, Zaldibia).
12-18 hilabeteko bigak. 1. Urkimendi, 2. Dolaetxe Elkartea (Oñati), 3. Izarberri.
18-24 hilabeteko bigak. 1. Urkimendi, 2. Garagartza-Gain, 3. Izarberri.
2-3 urtekoak. 1. Urkimendi, 2. Izarberri, 3. Izarberri.
Umatutako 3-5 urtekoak. 1. Izarberri, 2. Garagartza-Gain, 3. Urkimendi.
Umatutako 5-7 urtekoak. 1. Garagartza-Gain, 2. Urkimendi, 3. Ibai Alberdi (Saloña Aurrekoa, Aretxabaleta).
Umatutako 7-9 urtekoak. 1. Urkimendi, 2. Garagartza-Gain, 3. Izarberri.
9 urtetik gorakoak. 1. Saloña Aurrekoa, 2. Garagartza-Gain, 3. Garagartza-Gain.
Hazitik sortutako urruxa onena. Garagartza-Gain.
Buru dotoreena. Saloña Aurre.

Montes etxeko Patxi Izagirre eta Arantxa Iparragirre

Gabiriako Antxoni Murgiondo

Zeraingo Iñaki Intxausti

Aramako Maite Zurutuza eta Noa

Barazki, fruta eta hegazti lehiaketetako sari banaketa

Fruta lehiaketako hirugarren saria, Errezilgo Mugarrieta baserria

Fruta lehiaketako bigarren saria, Gabiriako Oñatibi-txiki

Fruta lehiaketako lehen saria, Hernaniko Zabaloenea

Barazki lehiaketako hirugarrena, Aretxabaletako Jose Lonbide

Barazki lehiaketako bigarren saria, Arrietako Iker Villasana

Barazki lehiaketako irabazlea, Andoaingo Bejoindeizuela

Hegazti lehiaketako lote onenaren saria eta gorria ataleko lehen saria irabazi dituen Zaldibiako Jesus Mari Lareki

Hegazti lehiaketan bigarren lote onenaren saria, marradunaren lehen saria eta zilarraren lehen saria irabazi dituen Markina-Xemeingo Maira Jesus Lejarbi