Goierritarren hiru gazta, finalisten artean
Segurako Eneko Goiburu, Zeraingo Garoa eta Ilarduiako La Leze daude aukeratuen artean. 13:30ak aldera jakingo da nor den Ordiziako 51. gazta txapelketako irabazlea, Beti Alai pilotalekuan.
Euskal Jaietako Ordiziako 51. gazta lehiaketara aurkeztutako 47 gaztak probatu dituzte dagoeneko epaimahaikideek eta horietatik, hamalau pasatu dira finalera: hamar ketu eta lau zuri.
- Eneko Goiburu (Segura)
- Kortaria (Lekaroz). Julen Arburua
- La Leze (Ilarduia) (Jauregi eta Gorrotxategi goierritarrena)
- Galtzata (Oiartzun).
- Loperena (Egozkue).
- Zabaleta (Munain).
- Antsoenea (Uztegi).
- Garoa (Zerain). Jon Arregi eta Martina Urbistondo.
- Urien-Anbe (Abadiño)
- Beñat Egaña (Mutriku)
- Balda (Unanu)
- Olazaran (Zudaire)
- Gesaltza (Oñati)
- Patxi Lopez de Uralde (Larrea)
Diploma bana jasoko dute opari hamalau finalistek.
13:30ak aldera ezagutuko da aurtengo irabazlea nor den. Amaieran, enkantea egin dute. Sei erregistratu dira online enkantean.
47 gazta
47 gazta aurkeztu dituzte aurtengo lehiaketara, 24 ketuak eta 23 zuriak. Hogei Gipuzkoakoak dira, bederatzi Arabakoak, sei Bizkaikoak eta hamabi Nafarroakoak.
Goierritarrek egindako 12 gazta aurkeztu dituzte: Intzartzu (Lazkao), Makatza (Legazpi), Azurmendi (Zegama), Ixidro (Lazkao), Ondarre (Segura), Aizpea (Olaberria), Otatza (Ordizia), Baztarrika (Gabiria), Arbelar (Zerain), Gaztañaditxulo (Idiazabal), Garoa (Zerain) eta Ilarduiako La Leze, Joxe Mari Jauregi eta Eli Gorrotxategi goierritarrena.
Epaimahaia
Pedro Subijana sukaldaria da aurten epaimahai buru. Hilario Arbelai, Elena Arzak, Martin Berasategi, Xabier Zabaleta, Edorta Lamo, Lourdes Rekondo, David de Jorge eta Yoshi Yamamoto sukaldariak, eta Mikel Zeberio, Mikel Ezkiaga, Miguel Angel Oliver eta Irma Aguilar kazetariek osatzen dute epaimahaia.
Gonbidatuen artean, Jose Mari Aizega Basque Cullinary Centerreko zuzendariak, Marti Buckley gastronomoa eta Iñaki Etxebeste Calzada Sevillako Ostalaritza eskolako zuzendaria daude.
Azkeneko hamar urteetako irabazleak
- 2014: Karmele Murua (Segura)
- 2015: Jon Etxeberria (Zeanuri)
- 2016: Joseba Insausti (Ordizia)
- 2017: Jose Luis Odriozola (Aia)
- 2018: Julen Arburua (Lekaroz)
- 2019: Julen Arburua (Lekaroz)
- 2020: Patxi Lopez de Uralde (Larrea)
- 2021: Eneko Goiburu (Segura)
- 2022: La Leze (Ilarduia)
- 2023: Eneko Goiburu (Segura)