La Leze irabazle Ordizian
Joxe Mari Jauregi lazkaotarraren eta Eli Gorrotxategi beasaindarraren La Leze gaztak irabazi dute Ordiziako 51. gazta txapelketa. Josema Requena Garmendia ordiziarraren Azkue Gourmet enpresak egin du eskaintzarik handiena.
Joxe Mari Jauregi lazkaotarraren eta Eli Gorrotxategi beasaindarraren La Leze gaztak irabazi dute Ordiziako 51. gazta txapelketa. Honela geratu da sailkapena:
- 1. La leze (Ilarduia)
- 2. Kortaria (Lekaroz)
- 3. Eneko Goiburu (Segura)
- 4. Loperena (Egozkue, Nafarroa)
- 5. Urien Anbe (Abadiño, Bizkaia)
Irabazleak 2.000 euro, txapela, Kutxaren garaikurra, 12.000 etiketa eta diploma jasoko ditu. Bigarrenak, 1.000 euro, Ordiziako Udalaren garaikurra eta diploma; hirugarrenak 500 euro, Ordiziako Udalaren garaikurra eta diploma; laugarrenak 250 euro eta diploma; eta bosgarrenak, 220 euro eta diploma.
Orain, irabazlearen gazta erdiagatik zenbat ordainduko duten erabakiko da enkantean. Aurten, lehenengo aldiz, online parte hartzeko aukera ere izango da enkantean. Sei lagun daude erregistratuta. Iaz, 3.550 euro ordaindu zituen Super Amarak Eneko Goiburu segurarraren gazta erdiagatik.
Azkeneko hamar urteetako gazta irabazleak
- 2014: Karmele Murua (Segura)
- 2015: Jon Etxeberria (Zeanuri)
- 2016: Joseba Insausti (Ordizia)
- 2017: Jose Luis Odriozola (Aia)
- 2018: Julen Arburua (Lekaroz)
- 2019: Julen Arburua (Lekaroz)
- 2020: Patxi Lopez de Uralde (Larrea)
- 2021: Eneko Goiburu (Segura)
- 2022: La Leze (Ilarduia)
- 2023: Eneko Goiburu (Segura)