Itsasondoko dendari buruzko parte hartze prozesua
Ostiralean, 18:00etan, herriko dendaren inguruan hausnartzeko elkartuko dira Itsasondoko plazan.
Ostiralean, 18:00etarako hitzordua jarri du Itsasondoko Udalak herriko plazan, herriko dendaren inguruko parte hartze prozesuan parte hartzeko. Haurrentzako ekintzak eta mokaduak egongo dira. Denda berria gaur egungotik gertu kokatuko dute, eraikin berean, baina plazan. Lokala handiagoa izango da, irisgarritasuna bermatuz.