Altzagako pilotalekua estalki berriarekin
Altzagako Udalaren esanetan, "honela pilotalekua haizetik eta euritik babestuago egon da eta LED argiteria berriari esker, argiztapena hobea izateaz gain eraginkorragoa eta jasangarriagoa da".
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/09/image002-1.jpg)
Altzagako Artegain pilotalekuaren estalkia berritu dute, eskuin aldeko itxitura berria eginez. Era beren, LED lanparen bidezko kontsumo baxuko argiztapen berria jarri dute. Altzagako Udalaren esanetan, “honela pilotalekua haizetik eta euritik babestuago egon da eta LED argiteria berriari esker, argiztapena hobea izateaz gain eraginkorragoa eta jasangarriagoa da”.
Vasile S.L. enpresak egin ditu lanak eta 125.485 euroko aurrekontua izan du kostatu da. Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Erein deialdiko laguntzak jaso ditu udalak lanak burutzeko: Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Garapeneko laguntzetan 64.988 euroko laguntza eta Erein Laguntzak (Europar Batasunak 26.539,24 euro eta Eusko Jaurlaritzak 66.34,81 euro).