Ordiziako futbol taldeak aurkeztuko dituzte bihar
Larunbatean eta igandean, berriz, denboraldi aurreko lagunarteko partidak jokatuko dituzte hainbat taldek Ordizian.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/09/snapinsta-app_456204958_512531884760932_5722738635085578903_n_1080.jpg)
Futbol denboraldia hastera doa, eta bihar, Ordiziako futbol taldeak, Joxe Migel Barandiaran plazan, taldeen aurkezpena egingo dute, 20:00etan. Euria egiten badu, frontoi txikian egingo dute ekitaldia.
Bestalde, larunbatean eta igandean, denboraldi aurreko lagunarteko partidak jokatuko dituzte:
- Preferente maila: larunbatean Anexoan, 15:30ean, Ordizia-Sanpedrotarra.
- Ohorezko jubenila: larunbatean, Altamiran, 10:00etan, Ordizia-Zumaiako.
- Jubenil preferente: larunbatean, Anexoan, 12:00etan, Ordizia-Segura.
- Kadete 1. maila: larunbatean, Anexoan, 10:00etan, Ordizia-Lazkao.
- Infantil haundi: igandean, Anexoan, 11:30ean, Ordizia-Billabona.