Ordiziarrock jaialdiaren datak finkatu dituzte
Urriaren 17tik 19ra bitartean izango da. Larunbateko Aftersun jaian jakinaraziko ditu Ordiziarrock-ek zein taldek parte hartuko duten.
Goierriko musika zaleek agendan gordetzeko data berriak dituzte: Ordiziarrock musika jaialdia urriaren 17an, 18an eta 19an izango da. Oraingoz, datak bakarrik jakinarazi dituzte Ordiziarrockekoek. Larunbatean, Aftersun jaian iragarriko dituzte taldeen izenak.