Beñat Turrientes eta Mikel Lasa omenduko dituzte
Beasain eta Deusturen partidaren atarian izango da omenaldia, igandean, 17:30ean, Loinatz futbol zelaian.

Beñat Turrientes eta Mikel Lasa omenduko ditu Beasain KEk. Harrobiko jokalariak izandakoak biak hala biak, futbolean izan duten ibilbide oparoagatik egin nahi diete errekonozimendua. Beasain eta Deusturen partidaren atarian izango da omenaldia, igandean, 17:30ean, Loinatz futbol zelaian. Ohorezko sakea egingo dute.