Hurrengo asteetarako beste bi ekintza gehiago antolatu dituzte; Beasaingo historiaurrea ezagutzeko irteera irailaren 21an eta Baretxu mendi martxa urriaren 19an.
Ahalduntze feminista helburu hartuta, ikastaroak, antzerki emanaldia eta ehozirigileen topaketa egingo dituzte, urritik aurrera. Izena emateko epea gaur ireki dute.
Gaur, 19:00etatik 21:00etara irekiera ekitaldia egingo dute mutiloarrei irekita. Bihartik aurrera publiko guztiarentzat irekita egongo da Ostatua. Astelehenetan izango dute atseden eguna.
Beasain eta Deusturen partidaren atarian izango da omenaldia, igandean, 17:30ean, Loinatz futbol zelaian.
Etorkizuneko mugikortasuna hizpide izan dute Uda Ikastaroetan. Helburu nagusia kutsadura murriztea izango da. 15 minutuko hiri irisgarria kontzeptuaren bueltan ere jardun dute .
Carlos Mediavillak (Iruñea, 1957) Antion ateratako argazkiak Zelai Arizti kultur etxean jarri ditu. Urriaren 5a arte egongo dira ikusgai: astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:30era eta larunbatetan goizez.
Joseba Intxausti segurarra iazko abuztuan zendu zen Donostian. Euskal kulturari egindako ekarpen mardula eskertzeko, omenaldia egingo diote bihar, jaioterrian.
Duela bi urte Ordizia jaioterrira itzuli eta bakarkako lehen diskoa kaleratu du Mikel Urretagoiena bateria jotzaileak: bederatzi kantako ‘Denbora’.
Ordiziako Koordinadora Feministak udan saldu zituen errifen zenbaki irabazlea 008 zenbakia da.
Bihar Oiangun kontzertuak izango dira: Ixabe, Yaima Orozco, Ghau eta Sara Zozaya.
Irailaren 21erako Zarautzera irteera antolatu du Zeraingo kirol klubak. Surf ikastaroa edo mendi buleta daude, aukeren artean. Dagoeneko, izena eman daiteke.
Arrastaka mendi taldeak antolatu duen hurrengo irteera Piriniotako Parke Nazionalera izango da, Frantzian kokatuta dagoena. Vignemale mendia igoko dute. Irailaren 21ean eta 22an izango da irteera. Informazio bilera irailaren 17an egingo dute.
Seguran pasan den irailaren 3an egin zen zozketan 13 postu egokitu zitzaizkion Zegamari. POstuak zegamarren artean banatzeko beste zozketa bat egingo dute irailaren 27an.
Gauerdian bukatuko da GOIERRIKO HITZA-k antolatutako XIX. Udako argazki lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea. Astelehenetik aurrera parte hartzaileen argazkiak ikusi eta gustukoenaren aldeko botoa emateko aukera izango duzue webgunean.
Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuak erdi eta goi mailako ziklo bana eskaintzen du kimikaren arloan; dagoeneko eman daiteke izena.
Arkatza elkarteak antolatu du berriz ere, Jose Martin Etxeberria izenburupean. Egunean bertan banatuko dira sariak, lehena 500 eurokoa.
Udalak denek parte hartu ahal izatea lortu du