Partzuergoko ehiza-postuen zozketa egingo dute Zegaman
Seguran pasan den irailaren 3an egin zen zozketan 13 postu egokitu zitzaizkion Zegamari. POstuak zegamarren artean banatzeko beste zozketa bat egingo dute irailaren 27an.
Ehiza-postuak partzoneriako lurretan.Ione Berasategi Pasa den irailaren 3an egin zuen Arabako eta Gipuzkoako Partzuergo Nagusiak Idiazabal, Segura eta Zegamari zegozkion ehiza-postuak izendatzeko zozketa. Zozketa hartan ondoko postuak egokitu zitzaizkion Zegamako herriari:
- Larrebil 6, 12 eta 16
- Iturgain 4 eta 8
- Txabolatxo 2
- Letain 4
- Apota 7
- Agiñaran 5
- Leotaran 1
- Ultzama 5 eta 11
- Garagartza 2
Era berean, ehiza-postu hauen zozketa datorren irailaren 27an egongo dute interesa agertzen duten zegamarren artean. Zozketa Karraztarro elkarteak egingo du, 19:00etan Zegamako udaletxean.













