Zeraindik Zarautzera Oamendirekin
Irailaren 21erako Zarautzera irteera antolatu du Zeraingo kirol klubak. Surf ikastaroa edo mendi buleta daude, aukeren artean. Dagoeneko, izena eman daiteke.
Zeraingo Oamendi kirol klubak Zarautzera irteera antolatu dute irailaren 21erako. Bi aukera dituzte irteeran parte hartu nahi dutenek. Batetik, Zarauzko hondartzan surf ikastaroa egiteko aukera egongo da. Ikastaroak 90 minutuko iraupena izango du. Ikastaroaren barne sartzen dira neopreno jantzia, surf taula eta irakaslea.
Surf-ik egin nahi ez dutenek, Zarauztik Getariara mendi buelta egiteko aukera izango dute. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko 658 737 205 telefonora deitu edo oamendikirolkluba@gmail.com helbidera mezu bat idatzi behar da.