Eman botoa zure gustuko argazkiaren alde
Ostiralera bitartean parte har dezakezue GOIERRIKO HITZAren XIX. Udako Argazki Lehiaketaren bozketan.
Joan den ostiralean bukatu zen GOIERRIKO HITZAK 19. aldiz antolatu duen Udako Argazki Lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea. Ostiralera bitarte, hilak 2o, argazkirik gustukoenaren alde botoa emateko aukera duzu, irakurle.
Irakurleen boto gehien jasotzen duen argazkiak 70x50ko argazki handitze bat jasoko du sari modura.
Horretarako atal honetan sartu eta botoa eman, besterik ez duzu egin behar.