2024/9/16

Sorgintxulok jaso du CIE Legazpiren urteko diru laguntza

Enpresak 2017an sortu zuen herriko komunitatea laguntzeko diru lerro hori, eta ordutik Legazpiko bederatzi elkartek jaso dute saria.

Aho Lehor fest

Black Bacon, mundu mailako punka Lazkaoko zigiluarekin

Poison Idea talde mitikoko Jerry A-ren proiektu berriak Lazkaoko Aho Lehor Festen emango du aurreneko kontzertua, larunbatean. Artza Records etxeak ekoitzi dio Europarako diskoa, eta mundu mailako estreinaldia izango da.

Udazken Kulturala

50 kultur ekitaldi baino gehiago izango dira udazkenean Beasainen

Udazken kulturaleko egitaraua aurkeztu dute gaur, 50 ekitaldi desberdin baino gehiago izango dituena, eta azaroaren 13ra arte luzatuko dena. Ostadar dantza taldearen 40. urteurrena ospatzeko '24 ordu etengabe dantzan' ekitaldiarekin irekiko dute egitaraua. Udaletxeko eraikinaren urteurrena ere ekintza bereziekin ospatuko dute.

Urkiko jaiak giro onean ospatu dituzte

Saskiaren zenbaki irabazlea 4875 da, eta  ordezko zenbakia,  6744. Hilaren 30a baino lehen, 679 780 754  zenbakira deitu behar dute saridunek.

Agorreko Santikutzak joan dira

Musika bandak eta dultzaineroek egindako kalejirak eman zien amaiera jaiei atzo arratsaldean.

Mendi irteera

Eskualdeko geologia aztergai, bost herrien arteko ibilaldian

Eskualdeko ezaugarri orokorrez gain, Ataungo Domoaren izaeran sakonduko dute. Joxan Auzmendik hitzaldia egingo du ostegunean.

Jubilatuentzat aste osorako ekitaldiak antolatu dituzte Zaldibian

Irteeren bideo emanaldiarekin hasiko du Beti Gazte elkarteak egitaraua, bihar.

Esparruko deiari erantzun diote lazkaotarrek

Urteroko igoera atzo egin zuten, Lazkaoko plazatik.

Legazpiko Trikornio txapelketa larunbatean jokatuko da

Eskubaloi, saskibaloi eta futbol norgehiagokek osatuko dute Trikornio. Sorgintxulok antolatzen du, udalaren laguntzarekin. Asteazkenean amaituko da izenak emateko epea.

Pentsiodunak Ordizian elkartu dira

Asteleheneroko elkarretaratzea egin dute Ordizian Goierriko pentsiodunek.

Ipuin kontaketa
Literatura
udako XIX. argazki lehiaketa

Eman botoa zure gustuko argazkiaren alde

Ostiralera bitartean parte har dezakezue GOIERRIKO HITZAren XIX. Udako Argazki Lehiaketaren bozketan.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa