Lorategi eta berdeguneen instalatzean diplomadun berriak
Elkar-Ekin Lanean proiektuaren bidez, lorategi eta berdeguneen instalatzea ikastaroa bukatu duten hamabost goierritarrek diplomak jaso dituzte gaur goizean Goiekin.
Elkar-Ekin Lanean proiektuaren bidez, lorategi eta berdeguneen instalatzea ikastaroa bukatu duten hamabost goierritarrek diplomak jaso dituzte gaur goizean Goiekin. Fraisoron formazioa jaso ondoren, 80 orduko praktikak egin dituzte Goierriko hainbat erakunde eta enpresetan. 26 eta 49 urtekoak izan dira ikastaroan parte hartu dutenak, “gehienak afrikar jatorrikoak eta Ordizian bizi direnak”.
Goierri Eskolak, Gurutze Gorriak, Caritasek, Sarea fundazioak, Ede fundazioak, Prospektikerrek eta Goiekik antolatutako egitasmoa da.