Botoa emateko azken orduak
Gaur gauerdian bukatuko da GOIERRIKO HITZAren XIX. Udako Argazki Lehiaketan zure gustuko argazkiaren alde botoa emateko epea.
Bost eguneko tartearen ondoren, gaur gauerdian bukatuko da GOIERRIKO HITZAK 19. aldiz antolatu duen Udako Argazki Lehiaketan parte hartu duten argazkien alde zure botoa emateko epea.
Irakurleen boto gehien jasotzen duen argazkiak 70x50ko argazki handitze bat jasoko du sari modura.
Horretarako atal honetan sartu eta botoa eman, besterik ez duzu egin behar.