Goierriko hamar herrik egin dute bat Europako Ondare jardunaldiekin
'Kulturaren bideak' goiburua dute bederatzigarren aldiz egingo diren jardunaldiok. Bisita gidatuak, erakusketak, tailerrak eta ikuskizunak izango dira, besteak beste.
Urriaren 2an abiatuko da 2024ko Europako Ondare Jardunaldien egitaraua Gipuzkoako 31 udalerritan Kulturaren bideak lemapean. Goierriren kasuan, hamar herritan egingo diren ekitaldiak: Ezkion, Idiazabalen, Lazkaon, Legazpin, Ordizian, Ormaiztegin, Seguran, Urretxun, Zerainen eta Zumarragan.
Askotariko ekitaldiak izango dira, hasi bisita gidatuetatik eta ikuskizun-erakustaldiekin bukatuz.
Jardunaldiok erakutsiko dute trukeek nola eraiki duten kultura-ondarea eta nola jarraitzen duten gaur egun ere eraikitzen. Komunitateen arteko harremanek, loturek edo sareek kultura-ondarea sustatzen eta aberasten dutela erakustea da egitarauaren helburua.
BISITA GIDATUAK
- Urriak 4 eta 5 (Lazkao). Hartu eta eman. Lazkaoko Beneditarren Fundazioko funtsak eta haien jatorria.
- Urriak 5 (Zerain). Sareak, bideak eta teknologia Aizpeako meatze-barrutian.
- Urriak 13 (Legazpi). Langileen ibilbidea
- Urriak 13 eta 27 (Ordizia). Ordiziako azoka. Herri baten esentzia eta arima
ERAKUSKETAK
- Urriak 6 (Legazpi). Legazpitik mundura.
- Urriak 12, 13, 19, 20, 26 eta 27 (Idiazabal). Domingo Goiburu. Artzain baten bizitza
- Azaroak 3 (Zumarraga). Buzkantza eguna
TAILERRAK
- Urriak 6 (Ormaiztegi). Munduko sukaldaritza
- Urriak 26 (Ezkio). Bale olioa eta xaboia
- Azaroak 16 (Segura). Kulturaren bideak. Atez ate Seguran barrena
BESTELAKOAK
- Urriak 19 (Urretxu). Ondare historiko soziala, artistikoa eta kulturala ezagutzeko street-scapea