Oiharteko Maite Retolaza izango da Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako lehendakari berria
Zelaia sagardotegiko Oihana Gainzerainen lekukoa hartu du.
Zeraingo Oiharte sagardotegiko Maite Retolaza.Ariane Vierbücher Euskal Sagardoa Jatorri deiturak atzo aurkeztu zuen Irungo Etxezabal baserrian Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako sagar bilketa sasoia. Oihana Gainzerainek azken aldiz aurkeztu zuen atzo sagar uzta Euskal Sagardoako lehendakari gisa. Jatorri izendapenak jakitera eman duenez, Zeraingo Oiharte sagardotegiko Maite Retolaza izango da aurrerantzean Euskal Sagardoa Jatorri deiturako lehendakari berria.













