San Martineko auzoko bizilagunek Santa Anastasia jaiei hasiera eman diete
Pregoian Luis Mari Perez 'Pitxin' gogoratu dute
San Martin auzoko bizilagunak izan dira aurten Urretxuko jaiei hasiera emateaz arduratu direnak. Pregoia irakurri dute eta ondoren suziria piztu dute. Pregoia irakurtzea “ohorea” dela esan dute. Auzoaren sorrera gogoratu dute. “1960ko hamarkadan, Urretxun auzo berri bat eraiki zen. San Martin izenekoa. Ilusioz betetako gazteok bete genuen. Auzolanean taldea indartu zen. 1070eko hamarkadan, auzoko jaiak antolatzen hasi ginen. Auzoa eginez herria egiten da. Poliki-poliki bide horretatik jarraitu dugu, hemen gaudenok eta bidean gelditu direnek. Une honetan, aipamen berezi bat egin nahi genioke bide honetan zutabe handia izan den gure Pitxini. Lasai, Luis Mari! Ondorenagoak ere hemen gaude, indartsu eta ilusioz, behar denean lekukoa hartzeko prest. Mila esker eta gozatu jaiak!”.