Festa-giro herrikoia eta irudimen lantsua Itsasondoko mozorrotuen egunean
Jaietako hirugarren jardunaldia ari dira ospatzen. Lanbideak gaitzat hartuta, irudimenak eman ahala irudikatu dituzte itsasondoarrek.
Tolosako inauterien pare jaso dute Itsasondoko jaien hirugarren eguna, gaur. Mozorrotuen eguna ospatzen ari dira. Goizean, Beitiko txirrindulari igoera jokatu ondoren, eguerdian hasi dira itsasondoarrak plazara irteten, mozorro koloretsu, ideia distiratsu eta eszenaratze lantsuak hartuta. 160 lagunek bazkaldu dute Errota pilotalekuko herri bazkarian, bertan prestatutako paellarekin.
“Itsasondoko igerilekua” muntatu du kuadrilla batek, frontoian bertan. Ikuskizun handiagoa arratsaldean etorri da, hala ere. Txaranga zaratatsua, ballet klasikoko dantzariak, sorosleak, antzinako telefonistak, nekazariak salpostuarekin, kupoi saltzaileak, meatzariak, garbitzaileak… Lanbide ezohikoenak eta gutxien pentsatutakoak irudikatu dituzte, horixe baitzen aurtengo gaia.
Festak ostegunean hasi zituzten, eta bihar igandea amaituko dira.
Hauxe da gaurko eta biharko egitaraua:
Irailak 21, larunbata: Mozorro eguna: gaia, lanbideak.
09:00. Goiz Eresia.
12:00. Beitiako igoera.
14:30. Paella jana.
17:30. Bingo musikatua.
19:00. Ijitto Show-a eta mozorroen diploma banaketa.
20:30. Hanburgesa jana.
22:00. Sakatu elektrotxaranga.
01:00. Pottokis Dj-ak.
Irailak 22, igandea:
09:00. Goiz eresia.
11:00. Puzgarriak.
12:00. Hamaiketakoa.
15:00. Puzgarriak.
18:00. Herriko pilotarien pilota partida eta frontenis txapelketa finala.
19:30. Ijitto igoera.
20:00. Sagardo dastaketa.