2024/9/21

Oihana Aranak irabazi du Lazkaoko saioa

Puntutan alde handia aterata, zuzenean sailkatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetara. Iñigo Gorostartzu eta Beñat Iguaran sailkatu dira gero. Seikoteko bi goierritarrak, Gorka Maiz gabiriarra eta Iban Urdangarin ataundarra, bosgarren eta seigarren izan dira.

Festa-giro herrikoia eta irudimen lantsua Itsasondoko mozorrotuen egunean

Jaietako hirugarren jardunaldia ari dira ospatzen. Lanbideak gaitzat hartuta, irudimenak eman ahala irudikatu dituzte itsasondoarrek.

24 orduz dantzan

Egunez eta gauez, dantza-ostadar betea Beasainen

Ostadar dantza taldearen 40. urteurrena ospatzeko, etenik gabe 24 orduz dantzan ari dira, Beasainen. Gau osoa geratu gabe jarraitzea lortu dute. 20:00etan amaituko da 'dantza maratoia'.

Urretxuko abeltzaintzaren erakusgarria, jaietan

Abelburu lehiaketa egin dute gaur goizean, Santa Anastasia festen bigarren egunean. Lau arrazatako buru onenak apartatu eta saritu dituzte, Abenidako feran.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa