KFG eta Chicago 98 taldeek irabazi dituzte Legazpiko Trikornio txapelketako sariak
Saskibaloi, eskubaloi eta futbol partidak jokatu dituzte partaide guztiek Domingo Agirreko kantxan. Sorgintxulo aisialdi taldeak koordinatu du txapelketa.
KFG eta Chicago 98 taldeek irabazi dute Sorgintxulo aisialdi taldeak antolatutako Trikornio txapelketaren azken edizioa. Saskibaloia, eskubaloia eta futbola uztartzen dituen kirol txapelketa da Trikornio, eta partidak larunbat goizean jokatu ziren Domingo Agirre eskola publikoko kantxan. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleak ziren partaideak.
KFG taldeak futbol eta saskibaloi txapelketak irabazi zituen, eta Chicgo 98k eskubaloikoa.