Legazpiko industria ondarea ezagutarazteko bideoa, Europa mailako lehiaketa batean
Herriko haur talde batek egin du, Work it out ekimenaren barruan. Lehiaketa irabazteko herritarren laguntza eskatu dute, sare sozialetan ikusgai dagoen bideoaren alde bozkatuz.
Legazpik Work it out nazioarteko dantza ekitaldian parte hartu zuen hilaren 8an, herriko hainbat gunetan haur talde batek grabatutako Legazpi, Natura and iron (Legazpi, natura eta burdina) izeneko bideoarekin, eta orain, egitasmo beraren barruan dagoen Europa mailako lehiaketa batean ari dira parte hartzen bideo horrekin. ERIH edo Europako Industria Ondarearen Ibilbidea izeneko erakundeak antolatutako lehiaketa da, eta legazpiarrak dira Euskadiko erkidegotik parte hartzen ari diren bakarrak Europa osoko 25 partaide dira guztira.
Hilaren 30ean amaituko da lehiaketa, eta egun horretara arte eman daiteke legazpiarren aldeko botoa Facebook eta Instagram sare sozialen bidez. Bideoari ‘Atsegin dut” ematearekin nahikoa da, Legazpiko bideoaren alde bozkatzeko:
https://www.facebook.com/share/v/eNFA2T8qCBR8RXTu
https://www.instagram.com/reel/DAPET0Qp6mB/?igsh=bGltdHIwMTlpbnVr
Work it out ekitaldia urtero egiten da 2018tik, industria ondarearen garrantzia zabaltzeko helburuarekin. Europako 15 herrialdetako 3.500 dantzarik baino gehiagok koreografia bera interpretatzen dute, industria-ondare garrantzitsua duten hainbat tokitan. Aurten Legazpik bat egin du lehen aldiz, bere partaidetzarekin herriko ondarea munduari erakusteko. Horretarako, bideo bat grabatu dute dantzan Mirandaolako burdinolan, Txillida Lantokian eta herriko beste hainbat gunetan. Bideo horrekin lehiaketa irabazteko herritarren laguntza eskatu dute.