Pentsamendu negatiboak kudeatzen ikasteko saioak antolatu ditu Iratzarrik
Aitziber Gine psikologo eta psikoterapeuta legazpiarrak gidatuko ditu. Urrian emango ditu, eta asteazkenean eman behar da izena, elkartearen egoitzan.
Iratzarri elkarteak hasi du ikasturte berria, eta ohiko ikastaro eta jarduerez gain, saio berezi batzuk antolatu ditu urriaren hasierarako. Pentsamendu negatiboak kudeatzen ikasteko saioak izango dira, eta Aitziber Gine Legazpiko psikologoak eta psikoterapeutak gidatuko ditu. Parte hartzeko, asteazkenean eman behar da izena, emakume elkartearen egoitzan, 16:00etatik 17:30era, edo iratzarri.legazpi@gmail.com helbidera idatzita.
Ikastaro hau bi taldetan banatuta emango du Ginek. Lehen taldea urriaren 1ean eta 8an elkartuko da, 10:30etik 12:00etara, eta bigarrena, urriaren 2an eta 9an, 16:00etatik 17:30era. Honako gaiak jorratuko dituzte bertan: pentsamendu negatiboak identifikatzea, pentsamenduak ezagutzea eta erregistratzea, joriek eragiten dituzten egoerak zeintzuk diren ezagutzea, eta pentsamenduak kontrolatzeari eta sortzen duen ondoeza gutxitzeari uko egitea.