Oinarrizko lehen sorospen ikastaroa antolatu du DYAk Ordizian
Urriaren 7an hasiko da hamar orduko ikastaroa, eta urriaren 11n bukatu. Barrenan izango da.
Gipuzkoako DYAk oinarrizko lehen sorospen ikastaroa antolatu du Ordizian, urriaren 7tik 11ra bitartean. Hamar orduko ikastaroa izango da eta edozein herritarrei irekia dago. Barrena kultur etxean elkartuko dira 19:00etatik 21:00etara.
Ikastaroan “egunerokoan topa genitzakeen arriskurik nagusienak landuko ditugu, eta hauei nola aurre egin eta nola ebatzi ere bai: bihotz birika suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak…”.
60 euro balio du matrikulak. Ikasle kopurua mugatua da, “ematen den ikastaroaren kalitatea bermatzearren”. Izena emateko edo informazioa lortzeko 943 46 46 22 telefonora deitu behar da.